Gimnasia eskolak hasi dira jubilatuen lokalean

Anboto 2013ko urr. 30a, 11:35

Martitzen arratsaldero batuko dira ekainera arte

Martitzen arratsaldero batuko dira ekainera arte.

 

Izurtzako jubilatuen elkarteak mantentze-gimnasia eskolak hasi ditu urrian, eta ekainera arte luzatuko dira. Martitzen guztietan batzen dira jubilatuen lokalean, 17:00etatik 18:00etara, monitore aditu baten gidaritzapean gimnasia ariketak egiteko. Ikasturte berrian zortzi bat lagun batzen dira martitzenero, baina ez dela ekimen itxia adierazi du Karmelo Irastorza elkarteko presidenteak, eta gura duena batu daitekeela.

 

Ez da derrigorrezko baldintza elkarteko kidea izatea. Gimnasia eskoletan parte hartu gura duenak nahikoa du martitzenetan, eskola orduetan, jubilatuen lokalera joan, interesatuta dagoela adierazi, eta dagokion kuota ordaintzea. Adin tartean ere ez dute mugarik. Edadetuago zein gazteago, denei irekita dagoela adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!