Gazta eta Ardo Azokak hirugarren urtea beteko du

Anboto 2013ko urr. 17a, 12:13

Aurreko urte bietan udalak plaza inguruan eta pilotalekuan antolatutako Gazta eta Ardo Azokak izan duen harreragaz oso pozik daude udal arduradunak. Horregatik, aurten hirugarren aldia antolatuko dute abenduaren 6an, San Nikolas egunean

Aurreko urte bietan udalak plaza inguruan eta pilotalekuan antolatutako Gazta eta Ardo Azokak izan duen harreragaz oso pozik daude udal arduradunak. Horregatik, aurten hirugarren aldia antolatuko dute abenduaren 6an, San Nikolas egunean.

 

Iaz 20 postu inguru ipini zituzten pilotalekuan, eta aurten ere hasi dira gonbidapenak bidaltzen. Gazta eta Ardo Azokan harrera ona izan zuen beste ekitaldi bat Eusko Labeleko oilaskoen degustazioa izan zen. Horregatik, aurten ere mantendu egingo dute ekimen hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!