Gimnasia eskolak emango dituzte ekainera arte, Abadetxean

Anboto 2013ko urr. 13a, 08:30

Martitzen honetan hasi, eta ekainera arte gimnasia eskolen denboraldi berriari ekin diote Abadetxean. Azken urteetan legez, aurrerantzean martitzen eta eguen guztietan batuko dira ordubetez: 20:15etik 21:15era

Martitzen honetan hasi, eta ekainera arte gimnasia eskolen denboraldi berriari ekin diote Abadetxean. Azken urteetan legez, aurrerantzean martitzen eta eguen guztietan batuko dira ordubetez: 20:15etik 21:15era.

 

Adin askotariko (20 eta 56 urte artean) bederatzi lagunekin hasi dituzte eskolak. Parte hartzea 65 urtetik beherako denei zabalik dagoela gogoratu dute antolatzaileek, eta eskolak hasita dauden arren, oraindik izena eman daiteke Izurtzako udaletxera deituta. Gimnasia eskolen kostuaren zati bat udalak ordaintduko du. Horrela, parte hartzaileek ordaindu behar duten zenbatekoa 75 eurokoa da: hiruhileko bakoitzean 25 euro.

 

Abadetxeko eskoletako oinarria gimnasia ariketak dira, baina bestelako jarduerak ere egiten dituztela diote antolatzaileek, era askotako jokoak eta aerobika, besteak beste. Gimnasia ariketak egin ahal izateko step-ak, banda elastikoak eta gomazko pilotak Izurtzako Udalak ipini ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!