Eguenetako Klubak ilusioz ekin dio denboraldi berriari

Anboto 2013ko urr. 3a, 12:11

Lagunartean eskulanak egiten jarraituko dute

Lagunartean eskulanak egiten jarraituko dute.

 

Parte hartzaileen artean balorazioa egin, eta denek erakutsi dute Eguenetako Klubagaz aurrera jarraitzeko gogoa. Horrela, joan zen eguenetik hasita, eguenero, 17:00etatik 19:00etara jubilatuen etxean batzen jarraituko dute. Gaur egun, 12 bat lagun dabiltza, eta 20 urte inguruko pare bat izurtzar ere badabiltza.

 

Nork bere eskulanak egiten ditu: (patchwork lanak, poltsak, zapatak…) dakienak ez dakienari erakutsita. Helburua, eskulanen bueltan hartuemanak sendotzeko gune bat eskaintzea ere bada, eta edonor batu daiteke taldera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!