Piano eskolak doan hartu ditzakete

Anboto 2013ko ira. 26a, 11:30

Aurten 23. urtez, Mila Rodriguez musika irakasleak piano eskolak eskainiko ditu Izurtzako liburutegian. Adin guztietako jendeari dago zabalik, eta eskolak doakoak dira, udalak ordaintzen ditu

Aurten 23. urtez, Mila Rodriguez musika irakasleak piano eskolak eskainiko ditu Izurtzako liburutegian. Adin guztietako jendeari dago zabalik, eta eskolak doakoak dira, udalak ordaintzen ditu.

 

Baldintza bakarra Izurtzan erroldatuta egotea da. Izen-ematea udaletxean egin daiteke, iraila amaitu arte: 11:30etik 15:00etara.

 

Eskolak urriaren 1ean hasiko dira. Iazko bederatzi ikasleek aurten ere jarraituko dute, eta guztira, 15 bat lagunentzako tokia badagoela adierazi du Rodriguezek. Eskolak martitzenetan eta eguaztenetan izango dira, liburutegian. Lehendik piano nozioak dituztenei zein lehen urratsak eman gura dituztenei, biei zuzendutako eskolak eskainiko ditu. Adin tartean ere ez dago mugarik: bost urtetik gorako edonork parte hartu dezake. Gaur egun, esaterako, 22 urtetik 55 urtera arteko ikasleak ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!