Gallastegi, Oier eta Arrate jaietako sukaldari onenak

Anboto 2013ko ira. 11a, 13:14

Amaitu dira jaiak, eta balorazio ona egin dute udal arduradunek. Santa Ageda ermitako ospakizunek zein Andra Mari eta Santo Tomas eguneko ekimenek izandako harrera azpimarratu dute

Amaitu dira jaiak, eta balorazio ona egin dute udal arduradunek. Santa Ageda ermitako ospakizunek zein Andra Mari eta Santo Tomas eguneko ekimenek izandako harrera azpimarratu dute.

 

Jaietako tortilla txapelketa Angel Gallastegi Txe-k irabazi du, eta Zabala eta Goenaga geratu ziren bigarren eta hirugarren. 40 bat parte hartzaile izan ziren. Marmitako txapelketa, aldiz, Oierrek eta Arratek osatutako bikotearentzat izan zen. Mendigain taldea geratu zen bigarren, eta, Rosi eta Lidia bikotea hirugarren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!