Bertso saioa eta erromeria jaietako bigarren asteburuan

Anboto 2013ko irailaren 6a

Jaiei agur esan aurretik, ekitaldiz betetako bigarren asteburua dute aurretik izurtzarrek

Jaiei agur esan aurretik, ekitaldiz betetako bigarren asteburua dute aurretik izurtzarrek.

 

Bihar, 12:30ean, Santo Tomas eguna ospatzeko, bertso saio interesgarria antolatu dute mezaren eta dantza saioaren ostean: Garikoitz Sarriugarte, Eñaut Uruburu eta Aitor Bizkarra ariko dira bertsotan.

 

16:30ean, aldiz, urteroko mendi bizikleta martxari ekingo diote. Gauean, afari herrikoiari jarraipena emanez, Luhartz taldeak erromeria eskaniko du. Domekan, umeak izango dira ekintzen erdigune: Kiki eta Koko pailazoak izango dira 17:30ean eta, ondoren, tailerrak, Etxetorreko gazteek gidatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!