San Iurgi Ehiza Elkartea sortu dute dozena bat izurtzarren ekimenez

Anboto 2013ko ira. 1a, 08:30
Izurtzako dozena bat ehiza zalek San Iurgi Ehiza Elkartea sortu dute. Ehizagaz batera, arrantza arloa ere barnean hartu dute eta arrantza zaleei irekitako elkartea izango da.

Izurtzako dozena bat ehiza zalek San Iurgi Ehiza Elkartea sortu dute. Ehizagaz batera, arrantza arloa ere barnean hartu dute eta arrantza zaleei irekitako elkartea izango da.

 

Sasoi batean, Izurtzako ehiztariak Mañariko Mugarra elkartean ibili ziren. Ez zeuden euren kudeaketagaz gustura eta apurka-apurka Izurtzako ehiztariek elkartea utzi zuten. Gerora, Izurtzako Bitaño auzo inguruan ehizarako zazpi postu daudela-eta, elkarte batean batzea eta Aldundiari postu horien kudeaketa eskatzea erabaki zuten. 2011n egin zuten elkartea sortzeko lehen batzarra, eta eskakizun denak beteta, dagoeneko eratuta dago. Aldundiari Izurtzako postuen kudeaketa eskatu diote; erantzun dietenez, aurten zazpitik lau postu eurentzako izango dira, eta gainerako hirurak Mugarrarentzat. Postu horien zozketa laster egiteko asmoa dute. Horrez gainera, oilogorrak ehizatzeko baimena ere eskatu dute, baina Aldundiak ez die oraindik erantzun.


Jesus Mari Bikandi ehiza elkarte berriko kidearen esanetan,  herriko naturguneak zaintzen lan egiteko asmoa ere badute aurrerantzean. Bide horretatik, uztailean auzolana deitu eta Mugarra mendiko haitzetan jaio eta bere urak Mañaria errekara isurtzen dituen Etxetorre errekastoa zein herriko abereen askak garbitu zituzten. Aurrerantzean ere antzeko ekimenak egiteko asmoa dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!