Aparkalekuko eta zubietako hesiak pintatu dituzte asteon

Anboto 2013ko uzt. 17a, 12:46
Noizerik noizera udalak egiten dituen mantentze lanen barruan, asteon aparkalekuko eta herriko hainbat zubitako hesiak pintatzen ibili dira. Hesiak burdinezkoak direnez, urteak pasa ahala burdin oxidoak erasanda egon dira

Noizerik noizera udalak egiten dituen mantentze lanen barruan, asteon aparkalekuko eta herriko hainbat zubitako hesiak pintatzen ibili dira. Hesiak burdinezkoak direnez, urteak pasa ahala burdin oxidoak erasanda egon dira.

 

Horregatik, lehenengo lixagailu bategaz gaineko ugerra kendu die udaleko langile Juan Mari Murgoitiok. Ondoren, aurretik zuten koloreekin pintatu ditu. Lehenengo Uresandiko (bidegorri sareko pasagunea da), Lejarza eta Etxano inguruko eta San Tomas ermitarako bidean dagoen zubietako pintura lanak burutu ditu. Gero, liburutegi pareko hesiarekin jarraitu du. Horiek denak pintura zuriz margotu ditu.

 

Azken egunetan, berriz, Izurtzako aparkalekuko hesi luze biak urdin argiz pintatzen aritu da. Horrez gainera, lan horiekin batera, herriguneko zein kanposantu inguruko belarra ere ebaki du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!