Aitzol Bizkarguenaga irabazle, kartel lehiaketan

Anboto 2013ko uzt. 7a, 08:43
Guztira, hiru proposamen aurkeztu dituzte udalak abiatu zuen jaietako kartel lehiaketara

Guztira, hiru proposamen aurkeztu dituzte udalak abiatu zuen jaietako kartel lehiaketara Irailean Izurtzako jaiak iragarriko dituen kartel irabazlea aukeratu dute dagoeneko. Udalak irekitako lehiaketara hiru proposamen aurkeztu zituzten, eta udal ordezkariak batzordean batu ondoren, Aitzol Bizkarguenaga Belar durangarraren kartela aukeratu dute. Herriko jaien erakusgarri diren hainbat osagaiekin (dantzariak, bertsolariak, eskupilota eta frontenis txapelketako jokalariak, etab.) osatu du kartela Bizkarguenagak. Egitura aldetik, gustura geratu dira kartelagaz, baina kolore aldetik moldaketa batzuk egiteko eskatu diote egileari. Izan ere, kartelean kolore nagusi bi bakarrik agertzen ziren: zuria eta berdea. Moldaketei esker, kartela koloretsuago eta erakargarriago geratuko dela adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!