Santoñako paduretara egunpasa antolatu dute

Anboto 2013ko eka. 30a, 08:58
Erdoitzako Ama jubilatuen elkarteak eta Izurtzako Udalak egunpasa antolatu dute uztailaren 6ko zapaturako. 09:00etan ipini dute hitzordua herriko plazan. Oraingo honetan, Kantabriara joango dira, eta Santoñako padurak batzen dituen parke naturala bisitatuko dute

Erdoitzako Ama jubilatuen elkarteak eta Izurtzako Udalak egunpasa antolatu dute uztailaren 6ko zapaturako. 09:00etan ipini dute hitzordua herriko plazan. Oraingo honetan, Kantabriara joango dira, eta Santoñako padurak batzen dituen parke naturala bisitatuko dute.

 

Ondoren, inguru hartako jatetxe batean bazkalduko dute. Guztira, 50 bat jubilatuk eman dute izena egunpasa horretarako. Santoñako Parke Naturalak 6.678 hektarea hartzen ditu. Paisaiagatik ez ezik, bertako itsas faunagatik ere oso ezaguna da, besteak beste, hainbat hegazti migratzaile batzen direlako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!