Nagusien gimnasia topaketa egingo dute bihar Izurtzan

Anboto 2013ko eka. 20a, 09:50
Goizean gimnasia erakustaldia egingo dute pilotalekuan eta eguerdian bazkaritara batuko dira.

Goizean gimnasia erakustaldia egingo dute pilotalekuan eta eguerdian bazkaritara batuko dira.

 

Hauek dira bihar Izurtzan batuko diren elkarte edo taldeak: Zaldibarko Nagusien Etxea elkartea, Elorrioko egoitza, Elorrioko Txintxirri Ikastola, Iurretako Udal Taldea, Durangoko J.M. Barandiaran egoitza, Mañariko Udal Taldea, Elorrioko kiroldegia eta Abadiñoko kiroldegia.

 

Erakustaldi bategaz ekingo diote XVI. Gimnasia Topaketari 11:30ean. Ondoren, 14:00etan, lagun arteko bazkaria egingo dute eta ondoren dantzaldia egongo da.Ekimena Durangaldeko Amankomunazgoko Pertsona Nagusien Dinamizazio Sailak antolatu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!