Urkiolan desagertutako gizona hilik aurkitu dute

Anboto 2013ko eka. 18a, 15:03
81 urteko gizona hilik topatu du Ertzaintzak, gaur, 13:00etan Izurtzako Lejarza auzoan, Zubiete baserriaren inguruan. Domekan Urkiolan desagertu zen eta Ertzaintza bere bila zebilen

81 urteko gizona hilik topatu du Ertzaintzak, gaur, 13:00etan Izurtzako Lejarza auzoan, Zubiete baserriaren inguruan. Domekan Urkiolan desagertu zen eta Ertzaintza bere bila zebilen.

 

Jose Maria Ajuria (81 urte, Izurtza) domekan desagertu zen Urkiolan, eta Segurtasun Sailak herritarren laguntza eskatu du. Jakitera eman dutenez, domeka eguerdian Urkiolako Santutegian izan zen mezatik irten zenean autobus geltokira joan zen.

 

Ertzaintzaren arabera, aukeretariko bat Ajuria ibilgailu batek hartu izana da. Gaur goizean bilaketarekin jarraitu dute. Eguerdiko 13:00ean agertu da hilik desagertuta zegoen izurtzarra, bere herrian bertan. Ertzaintzak jakitera eman duenez autopsia egingo diote heriotzaren arrazoiak aztertzeko.

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!