Domekan Urkiolan desagertu zen izurtzar baten bila dabiltza

Anboto 2013ko eka. 18a, 12:48
Jose Maria Ajuria du izena eta 81 urte ditu

Jose Maria Ajuria du izena eta 81 urte ditu.

 

 

Jose Maria Ajuria (81 urte, Izurtza) domekan desagertu zen Urkiolan eta Segurtasun Sailak herritarren laguntza eskatu du berau aurkitzeko. Domeka eguerdian Urkiolako Santutegian izan zen mezatik irten zenean autobus geltokira joan zen. Ertzaintzaren arabera aukeretariko bat Ajuria ibilgailu partikular batek hartu izana da. Gaur goizean bilaketa taldea berriro hasi da Ajuriaren bila Santutegiaren inguruan. Bilaketa taldea Larrialdi Taldeak, Ertzaintzak, Base Gorriak, Elorrioko salbamendu txakurren taldeak, Gurutze Gorriak eta DYAk osatzen dute.

 

\"\" 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!