Toñi Jimenezen eskutik kakorratz ikastaroa abian, uztailera arte

Anboto 2013ko eka. 15a, 08:59
Jubilatuen lokalean garatzen duten Ostegunetako Klubaren barruan, kakorratz ikastaroa egingo dute ekainean eta uztailean. Harrera ona badu, irailetik aurrera ere jarraitzeko asmoa dutela adierazi du Toñi Jimenez izurtzarrak, ikastaroko gidariak

Jubilatuen lokalean garatzen duten Ostegunetako Klubaren barruan, kakorratz ikastaroa egingo dute ekainean eta uztailean. Harrera ona badu, irailetik aurrera ere jarraitzeko asmoa dutela adierazi du Toñi Jimenez izurtzarrak, ikastaroko gidariak.

 

Eguenero, 17:00etatik 19:00etara, 25 eta 65 urte bitarteko hamar bat lagun batzen dira kakorratz lanak egiten: “Konplikazio handiegirik gabeko lanak egiten hasi gara, eta parte-hartzaileak esperientzia hartzen doazen heinean, trebezia handiago eskatzen duten lanak egiten joango gara”, adierazi du Jimenezek.

 

Ikastaroan parte hartu gura duenak ez du izena eman beharrik, nahikoa du eguen arratsaldean jubilatuen lokalera joatea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!