Udalbatzarrak baiezkoa eman dio BiscayTIK proiektuari

Anboto 2013ko eka. 9a, 08:52
Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako BiscayTIK proiektuan parte hartzeko agiriak aho batez onartu ditu Izurtzako udalbatzarrak. Beraz, BiscayTIK proiektura batu da Izurtza

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako BiscayTIK proiektuan parte hartzeko agiriak aho batez onartu ditu Izurtzako udalbatzarrak. Beraz, BiscayTIK proiektura batu da Izurtza.

 

Egitasmo horrek helburu nagusi bat du: administrazioa eta bertako jardunbidea herritarrengana hurreratzea, eta, informazio teknologien esparruan, Bizkaia erreferente bihurtzea.

 

Proiektuak hiru ardatz ditu: herritarrentzako doako posta elektronikoa eskaintzea hartu-emanak sustatuta, herritarrek izapideak egiteko web ataria sortzea, eta udaletarako programa informatikoak garatzeko eta ahalbidetzeko lan egitea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!