Musika eta fanzinearen aurkezpena, Gaztelekuan

Anboto 2013ko mai. 31a, 12:40
Gaur, 21:00etan, Txabolakumeak, Poliputos, Shock Waves, B.E.K. eta Ruina Total taldeek kontzertua eskainiko dute Izurtzako Gaztelekuan. Musika gaua Black and White fanzinea aurkezteko ere baliatuko dute

Gaur, 21:00etan, Txabolakumeak, Poliputos, Shock Waves, B.E.K. eta Ruina Total taldeek kontzertua eskainiko dute Izurtzako Gaztelekuan. Musika gaua Black and White fanzinea aurkezteko ere baliatuko dute.

 

Orain urte batzuk, Mañariko lokal batean entseatu eta grabaketak egiteko aukera izan zuten hainbat taldek, Txabol izeneko proiektuaren barruan. Sasoi hartako grabaketei irtenbidea emateko bidea da fanzinea. Alde batetik, orduko taldeen elkarrizketak jaso dituzte, eta bestetik, talde bakoitzeko abesti bi jaso dituzte CD batean.

 

Gaurko kontzertuetarako sarrerak lau euro balio du; sarrerak, fanzineak eta CDak, berriz, zazpi euro.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!