Irailaren 7ra aurreratu dute San Tomasen ospakizuna

Anboto 2013ko mai. 26a, 09:30
Jaiak asteburu bitan batzeko hartu dute erabakia

Jaiak asteburu bitan batzeko hartu dute erabakia.

 

Aurten Erdoitzako Andra Maria Eguna asteburuan egokitzen da, irailaren 8ko domekan. Ohitura izaten da San Tomas eguna hurrengo igandean ospatzea, baina jaiak hiru asteburutan luzatu beharrean asteburu bitan batzeko, San Tomasen ospakizuna irailaren 7ra aurreratzea erabaki du udalak.

 

Beraz, ospakizun egunak honela geratzen dira: jaietako lehen asteburua abuztuaren 30etik irailaren 1era (Santa Ageda eguna, azken hori), izango da. Bigarren asteburua irailaren 6tik 8ra izango da. Erdoitzako Andra Maria egunagaz amaituko dira jaiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!