Jaietarako kartel lehiaketari ekin diote, ekainaren 14ra arte

Anboto 2013ko mai. 18a, 08:54
Udalak Izurtzako jaietako kartel lehiaketa abiatu du, ekainaren 14ra arte. Kartelean honako mezu hau agertu behar da: Izurtzako jaiak 2013. Horrez gainera, jaietako ezaugarriren bat ere jaso edo irudikatu beharko da. Irabazleak 250 euro jasoko ditu

Udalak Izurtzako jaietako kartel lehiaketa abiatu du, ekainaren 14ra arte. Kartelean honako mezu hau agertu behar da: Izurtzako jaiak 2013. Horrez gainera, jaietako ezaugarriren bat ere jaso edo irudikatu beharko da. Irabazleak 250 euro jasoko ditu.

 

Lehiaketara aurkezten diren kartelek 50x70 neurrikoak izan behar dute. Berori osatzeko teknika librea da. Lehiaketaren ondoren, udalak erakusketa bat antolatu dezake parte-hartzaile denen lanekin. Kartel lehiaketarako oinarriak www.izurtza.net webgunean aurkitu daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!