Garauntzako etxebizitzen lehiaketa Busti Lehor-en proiektuak irabazi du

Anboto 2013ko mai. 9a, 12:35
Herritarren iritzia aintzat hartu du udalak erabakia hartzeko orduan

Herritarren iritzia aintzat hartu du udalak erabakia hartzeko orduan.

 

Garauntzan eraikiko dituzten 14 etxibizitzen inguruan udalak abiatu duen ideia lehiaketa Busti Lehor-en proiektu arkitektonikoak irabazi du. Erabaki hori hartzeko batzarra egin aurretik, orain asteburu bi, herri galdeketa egin zuten finalisten gainean herritarrek zuten iritzia jasotzeko. Ondoren, maiatzaren 2an, udal arduradunek osatutako epaimahaia azken erabakia hartzeko batu zen. Horretarako, irizpide bi erabili zituzten. Batetik, herritarren iritzia aintzat hartu zuten; bestetik, proiektu bakoitzaren hiru alderdi nagusiak puntuatu zituzten: proposamen arkitektonikoa, energia eraginkortasuna eta jasangarritasuna. Azkenean, Busti Lehorren proiektuak jaso zuen puntuaziorik altuena.

 

Funtzionaltasunean, inguruagaz duen erlazioan eta energia eraginkortasunean jaso du irabazleak puntuaziorik altuena. Atak horretan azpimarratzekoak dira berokuntza zoru erradiatzaileagaz izango duela eta biomasa galdara zentralizatua. Isolamendu termiko handia du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!