Eguraldia lagun, ehundaka lagun batu zituen Izurtzako azokak

Anboto 2013ko mai. 6a, 08:35
Liburuak, diskoak, arropa eta mota guztietako produktuen salerosketa egin zuten atzo Izurtzako pilotalekuan.

Liburuak, diskoak, arropa eta mota guztietako produktuen salerosketa egin zuten atzo Izurtzako pilotalekuan.

 

Atzo goizetik eguerdira ehundaka lagun batu zituen Izurtzako lehen eta bigarren eskuko azokak. Frontoi osteko aparkalekuan ez zegoen ia autorik aparkatzeko tokirik eta Durangotik ere hainbat lagun animatu ziren oinez joaten. Azokagaz batera, Geu Be elkarteak bere 10. urteurrenaren harira prestatutako argazkien erakusketa antolatu zuen. Antolatzaileak gustara agertu ziren azokaren lehenengo aldiak izandako harreragaz.

 

Azokako argazkiak ikusteko:

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!