Lehen eta bigarren eskuko produktuen azoka egongo da domekan

Anboto 2013ko mai. 4a, 08:24
Pilotalekuan 23 postu ipiniko dituzte, 11:30etik 14:30era

Pilotalekuan 23 postu ipiniko dituzte, 11:30etik 14:30era.

 

Domekan, lehenengo eta bigarren eskuko produktuen azoka egingo dute Izurtzako pilotalekuan. Goizeko 11:30etik eguerdiko 14:30era askotariko produktuen 23 postu ipiniko dituzte. Besteak beste, Atxondo, Elorrio, Otxandio, Lemoa eta Galdakaotik etorriko dira euren postuekin. Postuoten, deneriko produktuak salduko dituzte: liburuak, haurrentzako osagarriak, xaboi naturalak, arropa…

 

Domekako azokan saldu ezin daitekeen produktu bakarra janari iragankorra da. Produktuak saldu edo trukatu egin daitezke azokan. Postuetako bat, La otra mirada izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundearena izango da. Horiek xaboia eta harribitxiak lako prokduktuak ekarriko dituzte. Batzen duten dirua Mongoliako eskoletara bidaltzen dute.

 

Era berean, Durangoko Geu Be elkartea 10. urteurrena ospatzen dabil aurten, eta Benetako berbak izeneko erakusketa antolatu dute herririk herri. Biharko azoka, Izurtzan euren erakusketa antolatzeko aprobetxatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!