Galdeketan parte hartzera deitu dituzte herritarrak

Anboto 2013ko api. 26a, 09:00
Bihar etxebizitzen gaineko galdeketa egingo dute

Bihar etxebizitzen gaineko galdeketa egingo dute.

 

Garauntzan etxebizitzak egiteko bost hautagaien artean zein aukeratu erabakitzeko, herritarren iritzia jaso gura du udalak. Hala, bihar hautagai denen gaineko informazioa egongo da frontoian (11:00etatik 14:00etara) eta, ondoren, hautagai bakoitza puntuatzeko aukera izango dute herritarrek, udaletxean egongo diren txartelen bidez: “Guretzako garrantzitsua da ahalik eta herritar gehienen iritzia jasotzea. Horregatik, parte hartzeko deia egiten diegu”, azaldu du Luis Ballarin alkateak.

 

Astelehenean ere (11:30-15:00) iritziak jasoko dituzte, eta arkitektoa egongo da dudak argitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!