Apirilaren 27an bizileku berrien gaineko herri galdeketa egingo dute

Anboto 2013ko api. 22a, 09:18
Bost finalisten informazio guztia erakutsi eta herritarren iritzia jasoko dute

Bost finalisten informazio guztia erakutsi eta herritarren iritzia jasoko dute.

 

Garauntzan egitekoak diren etxebizitza berrien gaineko ideia lehiaketa abiatu zuen udalak iazko azaroan, eta proposamena aurkeztu zuten 77 enpresetatik bost aukeratu dituzte azken faserako. Bost hautagai horien artean zein aukeratu erabakitzeko, herritarren iritzia aintzat hartuko du udalak.

 

\"\"Horrela, apirilaren 27an hautagai denen gaineko informazio guztia ikusgai egongo da frontoian, 11:00etatik 14:00etara. Ordu tarte berean, udaletxean eskuragarri egongo diren txartelen bidez proposamen bakoitza 1etik 5erako eskalan puntuatzeko aukera izango dute bertaratzen diren izurtzarrek.

 

Frontoiko erakusketan bost hautagaien gaineko infografiak ipiniko dituzte panel handietan. Panel horietan etxebizitza blokeko irudiak osatuko dituzte askotariko informazioagaz: proposamen bakoitza zer eratan den funtzionala eta energetikoki eraginkorra azalduko dute, eta eraikitzeko zer material erabiliko den zehaztuko dute. Horrez gainera, bakoitzak zer kostu izango duen ere jakin ahal izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!