Artileagaz puntua egiten ikasiko dute jubilatuenean

Anboto 2013ko api. 14a, 08:39
Eguenetako Klubaren ekintza berria izango da

Eguenetako Klubaren ekintza berria izango da.

 

Jubilatuen etxeko Eguenetako Klubaren hurrengo ikastaroak artileagaz puntua egiten ikasteko aukera eskainiko du. Jubilatuek eurek proposatutako ikastaroa da. Aspaldian galtzen ari den ohitura dela-eta, horretan artistak diren jubilatu bik gainerakoei erakutsiko diete.

 

Iazko azaroan hasi zirenetik ikastaro asko gauzatu dituzte. Oraintsu amaitu da kandelen gainekoa, eta finantzatzeko jaietan errifak saldu zituzten. Aurrerantzean ere antzeko ekimenak prestatuko dituztela adierazi du Cristina Mora Bitaño kultur elkarteko kide eta Eguenetako Klubeko sustatzaileetako batek

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!