Trafikoak aire kalitatean duen eragina neurtuko du plazako neurgailuak

Anboto 2013ko api. 3a, 10:57
Amankomunazgoak eskualdeko hainbat lekutan ipinitako neurgailuetako bat Izurtzan dago

Amankomunazgoak eskualdeko hainbat lekutan ipinitako neurgailuetako bat Izurtzan dago.

 

Orain hiru urte, Durangaldeko airearen kalitatea aztertzeko neurketak egin zituen Amankomunazgoak. Orain, bigarren azterketa bat abiatu dute, Azterlan zentro teknologikoaren bidez. Oraingo azterketa honek trafiko emariak herriguneetako airearen kalitatean duen eragina neurtuko du. Kutsadura maila neurtzeko, neurgailu batzuk ipini dituzte eskualdeko hainbat lekutan, eta horietako bat Izurtzako plazan dago, autobus geltokiaren eta mediku kontsultategiaren artean.

 

Ondoren, datu horiek trafiko emariagaz alderatuko dituzte. Horretarako, trafiko emariak neurtzeko kanpaina bi egingo dituzte uztailera bitartean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!