Lepoa zaintzen ikasteko tailerra hasiko da apirilean

Anboto 2013ko mar. 25a, 08:28
Bilboko El Tai zentroak bost tailer emango ditu jubilatuen etxean apirilean eta maiatzean sustatutako tai

Bilboko El Tai zentroak bost tailer emango ditu jubilatuen etxean apirilean eta maiatzean sustatutako tai.

 

Amankomunazgoko pertsona nagusien dinamizazio sailak Cuidar la espalda izeneko tailerrak bideratuko ditu Izurtzako jubilatuen etxean. Apirileko astelehen denetan eta maiatzeko lehenengoan izango dira, 16:30etik 18:00etara. Gura duenak jubilatuen etxean eman dezake izena.

 

Tailerrak Bilboko El Tai zentroko Anabel Mirandak eskainiko ditu, eta gaztelaniaz izango dira. Zentroko kideen arabera, teoria eta praktika uztartuko dituzte: “Lepoko tentsioa deskargatzeko jarrerak landuko ditugu, lurrean etzanda edo zutik egindako luzaketen bidez”, adierazi dute. Ekintza aktiboak baino pasiboak izango dira gehiago, artikulazioak erlaxatzera bideratuak. Horrekin batera, esfortzuak egiteko edo jarrita egoteko jarrerarik egokienak zeintzuk diren azalduko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!