Herriko tabernari errenta jaistea onartu dute

Anboto 2013ko mar. 17a, 08:23
Krisiagatik ezin zien ordainketei aurre egin

Krisiagatik ezin zien ordainketei aurre egin.

 

Otsaileko udalbatzarrak hala onartuta, Herriko Taberna kudeatzen dutenekin udalak orain arte zuen kontratua atzera bota eta berri bat egin diote, zenbateko baxuagoagaz. Krisiak eraginda, ezin dietela ordainketei aurre egin da horretarako arrazoia. Tabernako jabeek zor denak likidatuta dituzte.

 

Gobernu Taldeak alde bozkatu zuen, eta EAJ abstenitu egin zen. Erabaki horrek udalak dituen gainerako kontratuekin tolerante jokatzera behartzen duela esan zuen EAJk. Gainera, herrian %14,5eko langabezia dagoela eta ordenantza fiskaletan langabetuei laguntzeko modifikazioak aztertzeko eskatu zuen. Luis Ballarin alkateak dio udala ahal duen neurrian herritarrei laguntzeko prest dagoela, beren egoera azalzeko eta justifikatzeko udaletxera etortzen badira. Bestalde, azken boladan Amankomunazgoko zabor bilketa zerbitzua dela-eta, herritarren kexa asko eta asko jaso izan dituzte, eta alternatibak aztertzeko prest daudela adierazi du alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!