Arbizoleako urbanizazioaren barruan bidegorri zatia egingo dute

Anboto 2013ko mar. 6a, 12:16
Udalak proiektua egin eta enpresetako jabeak egingo dira gastuaren kargu

Udalak proiektua egin eta enpresetako jabeak egingo dira gastuaren kargu.

 

Etorkizunean Durango eta Mañaria bidegorri baten bidez lotzeko asmoaren barruan, beste pauso bat emango du Izurtzako Udalak. Aurten, Arbizoleako industriagune urbanizatu egingo dute, eta, lan horien barruan eta Mañaria errekaren ondo-ondotik bidegorria egiteko proiektua osatuko dute.

 

Ondoren, industriagune horretako enpresen jabeak egingo dira proiektua gauzatzeak eragiten dituen gastuen kargu. Bidegorri zati hori aurtengo urtean egitea aurreikusita dago. Udalak proiektuko lanak gainbegiratzeko ardura ere izango du. Orain arte, udala enpresetako jabeekin hartu-emanetan egon da dena adosteko, eta dagoeneko arkitektoa proiektua osatzen ari da. Baina, tarte hori etorkizuneko bidegorri orokorraren zati bat baino ez da. Beste tarte bat, esaterako, Uresanditik Santo Tomas ermitaraino eta inguruko parkeraino doa. Zati hori da, hain zuzen, egoerarik txarrenean dagoena. Etorkizunean, tarte hori egokitzen ere saiatuko dira.

 

Azkenik, Elizaldeko tartean (elizaren eta etxeen atzealdetik doan bidea) bidegorria egitea errazagoa izango da, dagoeneko asfaltatuta dagoelako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!