Botika ondoko geltokiko markesina lekuz aldatzeko eskatu dio Aldundiak Udalari

Anboto 2013ko ots. 28a, 08:47
Dagoen lekuan arriskutsu ei dago; udalak dio autobusa bide erdian geratzea arriskutsuagoa dela

Dagoen lekuan arriskutsu ei dago; udalak dio autobusa bide erdian geratzea arriskutsuagoa dela.

Bizkaiko Foru Aldundiak botika ondoan dagoen autobus geltokiko markesina kentzeko edo lekuz aldatzeko eskatu dio udalari. Dagoen tokian bidetik gertu eta arriskutsu dagoela diote, eta sarreran babeserako piboteak ere behar dituela.

 

Udalak erantzun dio dagoeneko Aldundiari, erabakia berriz planteatu dezan eskatuz: “Geltokia egin aurretik errepidean geratzen zen autobusa. Gainera, geltokia egin aurretik, harrizko horma zatiak zeuden gune hartan, eta taket metaliko batzuk. Hori guztia kontuan hartuta, orduko egoera oraingoa baino askoz arriskutsua zela uste dugu”, dio Luis Ballarin alkateak. Aldundiak bere horretan jarraitzen badu, udala geltokia kendu beharrean izango dela adierazi du, eta autobusek berriro errepidean geratu beharko dutela. Markesina dagoen lur zatia, inguruko enpresek adostasunean udalari utzitakoa da, beti ere, baldintza bigaz: inguruko lonjetarako sarrera bermatzea, eta etorkizunean, Izurtzako Jauregiaren atzealdean aurreikusitako etxebizitzak eraikitzean, geltokia harantza lekuz aldatzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!