Otsaila amaitu aurretik prest egongo da komun berria jubilatuen etxean

Anboto 2013ko ots. 21a, 08:42
Komun biak zeuden tokian, komun handiago bat egiten ari dira, irisgarritasun neurrietara egokitua

Komun biak zeuden tokian, komun handiago bat egiten ari dira, irisgarritasun neurrietara egokitua.

 

Jubilatuen etxeko komuneko lanak amaituta egongo dira martxoa hasten denerako. Orain arte, komun bi zeuden, eta lanak amaitzen direnean bat egongo da, lehengoak baino handiagoa eta denentzako erabilgarria. Izan ere, komun berria irisgarritasun neurrietara egokituta egongo da: ate handiagoa izango du, helduleku bat…

 

Horrez gainera, komun berriari dutxa bat gehituko diote, eta horrela jubilatuen etxeko txoko hartan sortu den espazioari ahalik etekinik handiena aterako diote. Lan horiek burutzera 10.232 euroko diru atala bideratu du Izurtzako Udalak. Dirulaguntza bat ere jaso dute, gastuei aurre egiteko. Hain zuzen, 5.723 euroko laguntza jaso dute Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Landa Garapen Sailak sustatzen duen Erein programaren bitartez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!