Alokairuzko bizilekua lortzeko dirulaguntza emango du udalak

Anboto 2013ko ots. 17a, 08:08
Seme-alabak eduki edo adoptatu dituzten gurasoentzako ere diru atal bat bideratu dute

Seme-alabak eduki edo adoptatu dituzten gurasoentzako ere diru atal bat bideratu dute.

 

Azkenengo udalbatzarrean dirulaguntza bi onartu zituzten: herrian etxebizitza alokairuan  dutenei eta seme-alaba eduki edo adoptatu dutenei zuzenduta daude. Dirulaguntzak erregulatzen dituzten ordenantza horiei alegazioak egiteko epea hasi dute orain. Alegaziorik badago, haiei erantzutean ipiniko dituzte indarrean laguntzak.

 

Herrian alakoiruzko etxebizitza dutenei laguntzeko, 1.000 euroko atala aurreikusi du udalak. Gehienez hilabete bakoitzeko 83 euroko laguntza emango zaio eskaera bakoitzari.  Eskatzaileak bete beharreko baldintzen artean daude beren jabetzan beste etxebizitzarik ez edukitzea edo Izurtzan erroldatuta egotea, besteak beste.

 

Bigarren dirulaguntzak seme-alaba jaio edo adoptatu berrien hazkuntzarako gastuei egiten die aurre. Hau da, gastua umeei zuzendutako artikuluak merkaturatzen diren saltokietan egin beharko dira: arropa dendak, farmaziak, haur artikuluen edo osagarrien dendak, esaterako. Aurten 500 euro bideratu dituzte laguntza horretara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!