Etxe kaleratzeak salatzen dituen mozio bi onartu dituzte

Anboto 2013ko ots. 15a, 08:36
Azken udalbatzarrean etxe kaleratzeen kontrako mozio bi onartu zituen udalbatzarrak. Bata, gobernu taldeak aurkeztu zuen (Bildu), eta euren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioagaz onartu zuten.Gai beraren gainean EAJk aurkeztu zuena jeltzaleen aldeko botoekin eta Bilduren abstentzioagaz irten zen aurrera

Azken udalbatzarrean etxe kaleratzeen kontrako mozio bi onartu zituen udalbatzarrak. Bata, gobernu taldeak aurkeztu zuen (Bildu), eta euren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioagaz onartu zuten. Gai beraren gainean EAJk aurkeztu zuena jeltzaleen aldeko botoekin eta Bilduren abstentzioagaz irten zen aurrera.

 

Bilduren mozioak, besteak beste, etxe kaleratze denak denbora mugagabean bertan behera uzteko exijitzen du, eta etxebizitza politika propioa egiteko subiranotasun politikoa eskatzen du.

 

EAJren mozioak hainbat eskaera egiten dizkio Espainiako gobernuari: esaterako, alde baterako hipoteka atzerapena edo moratoria ezartzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!