Konposta egiten dutenak bisitatuko dituzte otsailean

Anboto 2013ko ots. 3a, 09:11
Konpostaje programan dauden 24 lagunak etxez etxe bisitatuko dituzte Azterlaneko ordezkariek

Konpostaje programan dauden 24 lagunak etxez etxe bisitatuko dituzte Azterlaneko ordezkariek.

 

Urrian nork bere etxean konposta egiteko programa abiatu zuen udalak. Aldundiko dirulaguntza baten bidez, konpostagailuak erosi, herritarren artean banatu eta Azterlan ikerketa zentroaren esku utzi zuten kudeaketa eta ondorengo jarraipena egitea. Orain, otsailean zehar, Azterlaneko ordezkariek etxean konpostagailua ipini zuten 24 izurtzarrak bisitatuko dituzte, dudak argitu, gomendioak eman eta okerrak zuzentzeko. Janari eta material gehien erabiltzen duten lekuetatik hasiko dira, esaterako, Izurtzako aterpetxetik. Apurka-apurka etxebizitza denetara deitzen joango dira, hitzorduak zehazteko.

 

Hilabete hauetan zehar, dudak telefonoz argitzen saiatu dira. Esaterako, herritar bik konpostaje prozesua arintzeko produktuen erabileraren gainean galdetu diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!