Aldundiak baztertu egin du biribilgunea egiteko aukera

Anboto 2013ko urt. 25a, 08:30
Joan zen abenduan Izurtzako alkate Luis Ballarinek batzarra egin zuen Aldundiko Errepide Saileko zuzendari Mikel Iriondogaz. Beste behin, herrigunetik igarotzen diren autoen gehiegizko abiadurari aurre egiteko gasolindegi ondoan -eta industrigunerako sarreran- biribilgunea egiteko beharrizana agertu zion, besteak beste

Joan zen abenduan Izurtzako alkate Luis Ballarinek batzarra egin zuen Aldundiko Errepide Saileko zuzendari Mikel Iriondogaz. Beste behin, herrigunetik igarotzen diren autoen gehiegizko abiadurari aurre egiteko gasolindegi ondoan –eta industrigunerako sarreran— biribilgunea egiteko beharrizana agertu zion, besteak beste.

 

Lurraldeko Zatikako Planean jasota dagoen biribilgunea ez dutela egingo erantzun zion Iriondok, finantziazio arazoak direla eta. Ballarinen ustez, "borondate politikorik eza da benetako arrazoia". Izan ere, errepide horretan "sei biribilgune egin dituzte, eta bat ere ez Izurtzan".

 

Horren ordez, seinaleztapena areagotzea eta gorune txikiak jartzea proposatu zuen Iriondok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!