Errekastoek gainez egin dute mantenu faltagatik

Anboto 2013ko urt. 18a, 09:22
Euriteen ondorioz, errepidea azpitik zeharkatzen duten errekasto bik gainezka egin zuten Eleizalden

 

 

 

 

Martitzeneko euriteen eraginez, BI-623 errepidea azpitik igarotzen duten erreskato bik gainezka egin zuten Eleizalde auzoan.

 

Ondorioz, ura errepide barruan pilatu zen, bai eta inguruko hainbat etxetako atarietan ere: Baiona, Iturriaurre eta Markos etxeetan, esaterako. Errepideen zaintza eta mantentze lanak Aldundiaren ardura dira, eta Luis Ballarin alkatearen esanetan, "azkenaldian ez dituzte errekastoen ubideak garbitu". Horren aurrean, udalak gutun bat bidali du dagokion sailera, tarte horretako ubideak garbitu ditzaten eskatuz. Era berean, belardi batzuk ere urez bete zirenez, Urak agentziari errekastoen ubide osoaren garbiketa eskatu diote beste gutun baten bidez.

 

Euriteen ondorioz, errepidea azpitik zeharkatzen duten errekasto bik gainezka egin zuten Eleizalden

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!