Fosroc enpresan 17 langile kaleratu eta soldatak jaitsi dituzte

Anboto 2013ko urt. 11a, 08:56
Soldata jaitsierari dagokionez, diru sarreren araberako sistema progresiboa onartu dute

 

 

 

Soldata jaitsierari dagokionez, diru sarreren araberako sistema progresiboa onartu dute.

 

 

Fosroc enpresan 21 langileren kaleratzea aurreikusten zuen kaleratze-espedientea aurkeztu zuten azaroan. Baita soldatak jaistea jasotzen zuen etendura-espedientea ere. Azkenean, 17 langile kaleratu dituzte eta soldatak progresiboki jaitsiko dira, bakoitzaren soldataren arabera. David Palacios ELA sindikatukoordezkariaren arabera langileek "etsipenez" onartu dituzte erabakiak.

 

Kaleratu batzuk 55 urtetik gorakoak dira, eta aintzinatasuna dute. Horiei 63 urtera arteko kotizazioa ordainduko die enpresak. Gainerakoei legeak jasotzen dituen urteko 20 egunak ordainduko dizkiete.

 

Horrekin batera, enpresak berkolokazio plana eskainiko die langile horiei, enplegua bilatzen laguntzeko helburuarekin (curriculumak prestatzen…). Plan hori gura ez duenak 2.000 euro jasoko ditu.

Azkenik, soldata jaitsierari dagokionez, diru-sarreren araberako sistema progresiboa onartu dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!