Ehundaka lagun batu zituen Izurtzako azokak

Anboto 2012ko abe. 7a, 12:22
Askotariko produktuen postuak, dantzak, oilasko jana… Eguraldia lagun, arrakastatsua izan zen atzo Izurtzan antolatu zuten azoka.

Askotariko produktuen postuak, dantzak, oilasko jana… Eguraldia lagun, arrakastatsua izan zen atzo Izurtzan antolatu zuten azoka.


Aparkalekua gainezka, bide bazterrak ere autoz beteta… ehundaka lagun hurreratu ziren atzo San Nikolas egunez Izurtzan egin zuten azokara. Ortuariak, ardoa, gazta, eztia… denetarik aurkitu zuten izurtzarrek eta inguruko herrietatik bertaratu ziren bisitariek. Udaletxe azpiko arkupean Izurtzako hainbat artisauen postuak ere ipini zituzten: Santi (zurgintza), Bikandi (zurgintza), Cristi (osagarriak), Maialen (fieltro lanak), Soraya (fimo lanak) eta Bero (eraztunak).


Iaz lehenengoz antolatu zuten azoka eta harrera ona izan zuenez aurten errepikatzea erabaki zuten. Ikusitakoak ikusita, datorren urtean ere berriro antolatzeko asmoa erakutsi dute udal ordezkariek.

 

Azokako argazki galeria

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!