Bigarrenez ospatuko dute Gazta eta Ardo Azoka, abenduaren 6an

Anboto 2012ko abe. 4a, 08:45
Pilotalekuan atondutako 20 bat postuetan hainbat produktu egongo dira

Pilotalekuan atondutako 20 bat postuetan hainbat produktu egongo dira.

 

Abenduaren 6an, San Nikolas egunean, Gazta eta Ardo azoka egingo dute bigarrez, Izurtzako pilotalekuan, 10:00etatik 15:00etara. Iaz herritarrek azokari emandako harrera beroak eroan ditu udal arduradunak aurten ere berriro antolatzera.

 

Pilotalekuaren luze-zabalean 20 bat postu ipiniko dituzte. Gazta eta ardoaz gainera, denetariko janari, edari eta produktuak egongo dira ikusgai eta salgai: eztia, gozokiak, sagardoa, txakolina… Durangaldetik, besteak beste, Mañariko, Iurretako eta Mallabiko ekoizleak etorriko dira; Euskal Herritik, esaterako, Urduliz, Urretxu edo Lizarrako ekoizleak gonbidatu dituzte. Frantziatik datorren postu batean foie grasa salduko dute. Ekoizle izurtzarrek ere euren lekua izango dute hiruzpalau posturekin. Aipagarria da Adela Andikoetxea urduliztarrak ipiniko duen ortuarien postua. Azoketara joan izan da 30 urtetan, eta dagoeneko 600 sari inguru irabazi ditu.

 

Pintxoak eta erakusketa

Azokaren harira hainbat ekimen prestatu dituzte. Azoka inguruan,  oilasko pintxoak eskainiko ditu Eusko Labelek.
Bestalde, jubilatuen lokalean Izurtzaren inguruko margolanen erakusketa antolatuko dute azokako orduetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!