Bizileku berriak egituratzeko, martxan dago ideia lehiaketa

Anboto 2012ko aza. 29a, 08:28
Garauntza inguruan eraiki gura dituzten 14 etxebizitzen egitura definitzeko ideia lehiaketa martxan ipini du Izurtzako Udalak. Oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean daude argitaratuta

Garauntza inguruan eraiki gura dituzten 14 etxebizitzen egitura definitzeko ideia lehiaketa martxan ipini du Izurtzako Udalak. Oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean daude argitaratuta.

 

Jasotako proposamen guztiak aztertu ostean, aurreproiektua idazteari ekingo diote. Asmoa da, etxebizitzak 2013an zehar eraikitzea.

 

Ekainean egindako herri batzarrean etxebizitzak kooperatiba ereduaren bidez kudeatzea erabaki zuten. Guztira 14 bizileku egingo dituzte. Jasotako eskaerak zer motatakoak ziren aztertu ondoren, banaketa egin zuten: zortzi bizileku hiru gelakoak izango dira, lau bizileku gela bikoak eta bi gela batekoak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!