Irisgarritasun arloan errepide inguruak sortzen du kezka gehien

Anboto 2012ko aza. 22a, 10:10
herrian dauden irisgarritasun gabeziak jakiteko herri batzarra egin dute, 16 bat herritar batuz. Irisgarritasun plana diseinatzeko arduradunetako bat da Kimetz Munitxa injinerua, eta haren esanetan \"batez ere, errepide inguruan nabaritzen dituzten gabeziak azaldu zituzten\"

herrian dauden irisgarritasun gabeziak jakiteko herri batzarra egin dute, 16 bat herritar batuz. Irisgarritasun plana diseinatzeko arduradunetako bat da Kimetz Munitxa injinerua, eta haren esanetan “batez ere, errepide inguruan nabaritzen dituzten gabeziak azaldu zituzten”.

 

Esaterako, Izurtzatik Durangora bidean egin duten biribilgunea oinezkoentzako ez dela egokia azaldu zuten herritarrek. Errepidea gurutzatzeko zebrabidea ez dago lekurik seguruan eta, gainera, inguru hura ez dago oinezkoentzako behar bezala egokituta. Horregatik, umeen kotxeagaz eta gurpildun aulkiagaz doazenek zailtasunak izaten dituzte ingurune horretan. Horrez gain, errepide inguruko baserri edo auzo sarreretan sortzen diren estuguneak izan ziren gainerako kezka  nagusiak.

 

Adituek egindako azterketagaz eta herritarrek egindako ekarpenekin irisgarritasun plana diseinatu, eta abenduan aurkeztuko dute udalean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!