Irisgarritasun plana herritarren ekarpenekin osatuko dute

Anboto 2012ko aza. 5a, 08:35
Izurtzako Udala irisgarritasun plana diseinatzen ari da eta horretarako herritarren ekarpenak ere jaso gura dituzte. Bide horretatik, azaroaren 13rako, 19:00etan, herri batzarra deitu dute udalbatzar aretoan

Izurtzako Udala irisgarritasun plana diseinatzen ari da eta horretarako herritarren ekarpenak ere jaso gura dituzte. Bide horretatik, azaroaren 13rako, 19:00etan, herri batzarra deitu dute udalbatzar aretoan.

 

Irisgarritasuna pertsona batek bere ingurua ezagutzeko eta espazio horretan mugitzeko duen aukera da. Espazio bat irisgarria dela esateko, pertsona guztiek  bertara segurtasunez eta oztopo gabe iristeko aukera egon behar da. Azaroaren 13ko batzarrean herritarrek euren iritzia eman eta herrian ikusitako gabeziak (espazio publikoan, eraikinetan, garraioan…) jakinarazteko modua izango dute. Ostean, lehentasunak markatuko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!