Eguaztenean Azterlaneko teknikariak udaletxera doaz ikastaroa ematera eta materiala banatzera.
Nork bere etxean konposta egiteko udalak sustatu duen ekimena datorren astean hasiko dute. Ekimena kudeatzeko ardura duen Azterlan ikerketa zentroko ordezkariak datorren eguaztenean, 19:00etan, udaletxera joango dira. Konposta egiteko materiala banatuko dute konposta zelan egin jakiteko eta gomendioak emango dituzte: prozesua zelan ematen den, konpostadora zelan muntatzen den, zer hondakin eta zer modutara bota behar diren… Gainera, ekimenean parte hartuko duten herritarrei telefono bat utziko diete edozein duda sortuz gero deitu eta galdetu dezaten.
Abenduan eta urtarrilean etxez etxe joango dira Azterlaneko teknikariak, konposta zelan egiten ari diren bertatik bertara ezagutzeko eta zertan hobetu daitekeen esateko.