Abiadura gutxitzeko batzar eskaerari ez diote erantzun

Anboto 2012ko urr. 14a, 08:44
Udalak Aldundiagaz eta Jaurlaritzagaz batzarra egin gura du autoen larregizko abiadura dela-eta

Udalak Aldundiagaz eta Jaurlaritzagaz batzarra egin gura du autoen larregizko abiadura dela-eta.

 

Udala Eusko Jaurlaritzagaz batu zen ekainean, autoak herrigunetik pasatzean  lar arin ibiltzen zirela-eta, arazoari konponbidea bilatzeko. Radarrak ipintzeko aukera baztertu zuen Jaurlaritzak, baina Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, hiru alderdiko batzarra proposatu zuen, arazoari irtenbide bateratua eman guran.

 

Harrezkero, udala behin baino gehiagotan saiatu da Aldundiagaz batzar hori lotzen, baina oraingoz ez dute lortu. Irailaren 5ean telefono bidez ipini ziren hartuemanetan Errepide sailagaz. Hamar egunez itxaron eta Aldundiak ez duenez datarik zehaztu, irailaren 14an fax bidez berriro egin zuten eskaera. Ordutik ia hilabete joan da eta ez dute erantzunik jaso. Batzarra lotzeko ahaleginetan jarraituko dutela adierazi dute udal ordezkariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!