Autobus geltokiak amaituta egongo dira aste hasieran

Anboto 2012ko urr. 7a, 08:33
Udalaren materialagaz egin dituzte markesinak

Udalaren materialagaz egin dituzte markesinak.

 

Aste hasieran autobusek Izurtzako geltoki berri biak estreinatuko dituzte. Beharbada astelehenean bertan, udal ordezkarien esanetan. 2013an Bizkaibusek autobus zerbitzua Mañariara arte zabaltzeko asmoa duenez, Izurtzako Udalak geltokietako markesinak ipintzeko diru-laguntza eskatu zion garraio enpresari. Erantzuna, dirurik ez dagoela. Ondorioz, udalak egin ditu markesinak, almazenean zituzten banku luze bi hartu eta horiei poliuretanozko egitura gehituta.

 

Lanak atzeratu egin dira, semaforoen programazio kaxa bategatik. Kaxa tokiz aldatu behar zuen Aldundiak, baina kableak luzatzeko hiru aste eman dituzte. Handik hurbil semaforo berri bat ipini zuen arinago Aldundiak, eta udalak aurreikuspen falta kritikatu dio, geltoki berriko aldaketak orduan ez egin izanagatik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!