Frontoiari beste estalki bat ipiniko diote, itoginengatik

Anboto 2012ko ira. 29a, 08:59
Orain duenaren gainean ipiniko dute berria; azken aldiko haizeteek lanak atzeratu dituzte

Orain duenaren gainean ipiniko dute berria; azken aldiko haizeteek lanak atzeratu dituzte.

 

Izurtzako pilotalekuak hainbat itogin ditu. Horrez gainera, tenperatura aldeketak daudenean, teilatuan kondentsatzen den ura tantaka erortzen da kantxara. Horregatik, estalki berri bat ipiniko diote, orain duen estalkiaren gainean. Dagoeneko material berria teilatuan dago, baina oraindik lanak ezin izan dituzte amaitu, azken aldian hainbat egunetan egon diren haize gogorrengatik.

 

Frontoiak beste aldaketa batzuk ere izan ditu. Hamargarren koadrotik errebotera arteko tartea itxi egin dute, behetik goraino. Aurreko koadroak ixteko erabilitako materiala erabili dute atzean ere. Teilatua estaltzeko eta frontoi zatia zarratzeko 22.000 euro erabili dituzte; Bizkaiko Aldundiak 10.500 euroko laguntza eman du.

 

Udaletxea pintatu dute

Asteon udaletxeko fatxada more argiz pintatu dute egitura orokorragaz eta harriagaz ondo datorren kolorea ei delako. Datozen egunotan jubilatuen elkartea,  Argintxu elkartea eta osasun zentroa dauden eraikinaren fatxadak zuriz pintatuko  dituzte. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!