Zabor ontziak zentralizatu eta bateratu egingo dituzte

Anboto 2012ko ira. 22a, 08:47
Sakabanatutako kontainerrak kendu eta auzo sarreretan ipiniko dituzte, auzotarrekin adostuta

Sakabanatutako kontainerrak kendu eta auzo sarreretan ipiniko dituzte, auzotarrekin adostuta.

 

Hondakin ontziak birkokatu egingo dituzte, eta zelan egingo duten azaldu zien Durangaldeko Amankomunazgoak herritarrei, eguaztenean udalbatzar aretoan emandako hitzaldian.

 

Oro har, hondakin ontziak bilketa guneetan zentralizatu  edo erdiratu gura dituzte. Hau da, auzoetan zehar sakabanatuta dauden zabor ontzi batzuk kendu eta auzoen sarreretan hondakin ontzi mota guztiak batuko dituen irlatxoak sortu gura dituzte. Era berean, hondakin orokorren ontzi berde batzuk handiagoak diren beste batzuengatik aldatuko dituzte. Aldaketa horiek, tokian tokiko auzotarrekin adostu dituzte edo adosten ari dira.

 

Esaterako, Eleizalden,  txaleten atzealdeko irlatxoa mantenduko dute eta frontoi  atzealdeko aparkalekuaren hasieran berri bat sortu. Frontoi ostekoa laster ipintzea aurreikusi dute. Gainerako aldaketak apurka eta progresiboki egingo dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!