Aldundiaren Udal Gaztedi planera ez da batuko udala

Anboto 2012ko ira. 15a, 08:38
EAJk aurkeztu du mozioa gazteentzako planean sartzeko, baina goberu taldeak ez du onartu

EAJk aurkeztu du mozioa gazteentzako planean sartzeko, baina goberu taldeak ez du onartu.

 

Bizkaiko Foru Aldundiak gazteen arloko politika bateratuak eta integralak adosteko Udal Gaztedi koordinazio gunea sortu zuen.  Gune horrek gazte politikak dinamizatzeko tresna eta eztaibadagunea izan gura du.

 

Izurtzako EAJk mozio bat aurkeztu zuen azkenengo udalbatzarrean, eta udalak plan horretan parte hartzeko eskatu zuen. Baina, gobernu taldeko zinegotziek (Bildu) ezetz bozkatu zuten eta mozioa ez zen onartu.

 

Oskar Zarrabeitia EAJko zinegotziaren esanetan, Udal Gaztedi tresna egokia da, “gazteek gaur egun bizi duten egoerari aurre egin eta dirulaguntzen bidez bai Izurtzan eta bai Durangaldean ekintzak martxan jartzeko”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!