Zabor ontziak frontoi osteko aparkalekuan ipiniko dituzte

Anboto 2012ko ira. 8a, 09:35
Durangaldeko Amankomunazgoa zabor bilketa zerbitzuaren inguruko azterketa egiten ari da herriz herri

Durangaldeko Amankomunazgoa zabor bilketa zerbitzuaren inguruko azterketa egiten ari da herriz herri.

 

Durangaldeko Amankomunazgoa zabor bilketa zerbitzuaren inguruko azterketa egiten ari da herriz herri. Azterketak helburu bi ditu: zerbitzua hobetzea eta ahal den neurrian errekurtsoak optimizatzea. Izurtzan, aurreikusita daukate zabor ontzien gune berri bat sortzea, frontoi osteko aparkalekuaren hasieran.

 

Han Amankomunazgoak kudeatzen dituen zerbitzuei dagozkien ontziak ipini gura dituzte: zabor organikoarena, paperarena eta tamaina handiko gauzena. Horiekin batera, beira eta plastikoa zerbitzua kudeatzen duten enpresei ere eskatuko diete zabor ontziak ipintzeko. Gune berri hori sortzen bada, Bitañorako sarreran dagoena kenduko dute.

 

Amankomunazgoak foro bat antolatuko du irailaren 19rako, Izurtzako jubilatuen etxean. Han  Amankumazgoaren proposamenak azalduko dituzte eta herritarren iritzia jasoko dute. 

 

Azterketak helburu bi ditu: zerbitzua hobetzea eta ahal den neurrian errekurtsoak optimizatzea. Izurtzan, aurreikusita daukate zabor ontzien gune berri bat sortzea, frontoi osteko aparkalekuaren hasieran. Han Amankomunazgoak kudeatzen dituen zerbitzuei dagozkien ontziak ipini gura dituzte: zabor organikoarena, paperarena eta tamaina handiko gauzena. Horiekin batera, beira eta plastikoa zerbitzua kudeatzen duten enpresei ere eskatuko diete zabor ontziak ipintzeko. Gune berri hori sortzen bada, Bitañorako sarreran dagoena kenduko dute.

 

Amankomunazgoak foro bat antolatuko du irailaren 19rako, Izurtzako jubilatuen etxean. Han  Amankumazgoaren proposamenak azalduko dituzte eta herritarren iritzia jasoko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!