Auzo olinpiadak izango dituzte gaur, Izurtzan

Anboto 2012ko ira. 1a, 09:00
Jaietako herri olinpiadak auzoen arteko lehia bihurtuko dira aurtengo jaietan. 11:00etan hasiko dituzte jokoak, eta gero paella txapelketa izango dute

Jaietako herri olinpiadak auzoen arteko lehia bihurtuko dira aurtengo jaietan. 11:00etan hasiko dituzte jokoak, eta gero paella txapelketa izango dute.

 

Atzoko txupinazoaren ostean jai giroan murgilduta ibiliko dira gaur, zapatua, Izurtzan. Goizeko 11:00etan auzo olinpiadak jokatuko dituzte, eta eguerdian paella lehiaketa edukiko dute. Urtero harrera bikaina izaten du lehiaketak eta gero egoten den herri bazkariak. 12:00etan ipini dute lehiaketara aukezteko ordua, eta 15:00etan hasiko dira bazkaltzen. Bazkal ostean bingoan ibiliko dira izurtzarrak.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!